lunes 8 de diciembre de 2008
Sei bertso
1
Sei bat bertsotan kontatuko det
gertakizun bat larria,
bestetan ere ikusi dugu
ez baita kontu berria.
Itsukeria nagusitu da
zikinduz gure herria.
Badirudi aspaldin dagola
odol egarriz piztia.
2
Abenduak lau egun zituen
laino mardula zeruan,
Inaxio Loiolara heldu zen
eguneroko moduan.
Bere zain hantxe zeuden ixilik
pistola hotza eskuan,
ezertxo esan gabe diote
bala bat sartu buruan
3
Alkateak gaur adierazi du
bere dolu ta samina,
baina gogora behar omen da
gainontzekoek egina.
Bestea litzake egoera
sendo balitz alegina.
Urrun legoke erokeria
garbiki kontra bagina.
4
Protestarako elkartu dira,
bukatu da elizkizuna.
Lagun, ezagun, jende ugari
ta malkotan alarguna.
Karraxi sakon eta ozen bat
zan hango ixiltasuna,
Izarraitz inguruan entzun da
oihuaren oihartzuna.
5
Euskal Herriak azken urtetan
horrelakoxeak dauzka,
pentsatze bakarrak ematen dit
amorrua eta nazka.
Gaiztoa zela esango dute,
horrela dela gatazka.
Arrazoi antzuz beteko dute
aitzaki faltsuen aska.
6
Kristal argi ta fin bat bezela
hala da gure bizitza,
noraezean eta galduta
aspaldi hontan gabiltza.
Errespetua ta elkarlana
da pakearen baldintza.
Gizartearen eskutan dago
huraxe lortzeko giltza.
Sei bat bertsotan kontatuko det
gertakizun bat larria,
bestetan ere ikusi dugu
ez baita kontu berria.
Itsukeria nagusitu da
zikinduz gure herria.
Badirudi aspaldin dagola
odol egarriz piztia.
2
Abenduak lau egun zituen
laino mardula zeruan,
Inaxio Loiolara heldu zen
eguneroko moduan.
Bere zain hantxe zeuden ixilik
pistola hotza eskuan,
ezertxo esan gabe diote
bala bat sartu buruan
3
Alkateak gaur adierazi du
bere dolu ta samina,
baina gogora behar omen da
gainontzekoek egina.
Bestea litzake egoera
sendo balitz alegina.
Urrun legoke erokeria
garbiki kontra bagina.
4
Protestarako elkartu dira,
bukatu da elizkizuna.
Lagun, ezagun, jende ugari
ta malkotan alarguna.
Karraxi sakon eta ozen bat
zan hango ixiltasuna,
Izarraitz inguruan entzun da
oihuaren oihartzuna.
5
Euskal Herriak azken urtetan
horrelakoxeak dauzka,
pentsatze bakarrak ematen dit
amorrua eta nazka.
Gaiztoa zela esango dute,
horrela dela gatazka.
Arrazoi antzuz beteko dute
aitzaki faltsuen aska.
6
Kristal argi ta fin bat bezela
hala da gure bizitza,
noraezean eta galduta
aspaldi hontan gabiltza.
Errespetua ta elkarlana
da pakearen baldintza.
Gizartearen eskutan dago
huraxe lortzeko giltza.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada