lunes 1 de septiembre de 2008

Interesante entrevista

Acabo de leer una interesante entrevista a Inés Rodríguez, miembro de la comisión permanente de Gesto por la Paz, en la que se destaca la importancia de la deslegitimación de la violencia. Se insiste además, como en todos los escritos de este blog, en la necesidad de separar la violencia del conflicto político.

3 comentarios:

Fabián dijo...

Hola Fermín, gabon!
Gaur bertan sartu naiz zure blog honetan. Nondik demontre jakin dut zure berri? Bada, esango dizut. Ni Ines Rodriguez-en kidea naiz Gesto-n eta lehengo egunean zure emailen berri izan genuen. Horregatik sartu naiz zurean. Ni Fabián naiz. Zure blog hau asko gustatu zait, ekarpenak egiten dituzulako, tono baterazale eta baketsua darabilzulako eta hori ez da erraza gure herri honetan topatzea. Hala ere, gauza pare bat komentatu nahi nizuke. Zuk sarri aipatu duzu presoei zagozkiela, "preso politikoak" direla. Ni ez nago ados definizio horrekin, hain zuzen ere, politikoak ez direlako. Odolezko delitu baten zigorra jasaten ari dena ez da politikoa, delinkuentea, gaizkilea edo hiltzailea baizik, baina ez politikoa. Eurek Politika darabilte indarkeria mota bat justifikatzeko, azaltzeko, baina ezin da zuzena izan: nork bere eginkizun politikoak kaleratzeko bideak daude egun (hor daukazu Aralar edo EA), eta bide demokratikoetatik haratago mugitzen denak indarkeria erabiltzen du helburu politikoekin eta hori tranpa da, tranpa latza eta arbuiagarria.
Bestetik, aipamen txiki bat egin nahi dizut. Ni pertsonalki ados nago esaten duzunean lehenago ETA out eta gero akordio politikoa, Imazek uste bezala. Alabaina, guk beti defendatu dugu politika egin behar dela Eta egon ala ez egon; Ez du balio esateak "ezin da politika egin ETa dagoelako" (alderdi konstituzionalistek diotenez); ezta esateak ere "egin dezagun politika, erabakitzeko eskubidea jar dezagun martxan, ETAk argumenturik ez izateko" (nazionalistek diotenez). Gure ustez bata eta bestea ulertzen ditugun arren, ez dira justuak, ETAri merezi ez duen protagonismoa ematen diogulako. Gure uste txikian, politikan egin behar dugu aurrera, bai horixe, baina bi baldintza aintzat hartuta: 1. Alderdi ez-nazionalistek ezin dutela euren mezua helarazi EH-ko hainbat eta hainbat tokitara. Zailtasun hori ezin da baztertu, eta alderdi nazionalistek ahalegin berezi bat egin beharko lukete hori konprenitzeagatik. 2.Indarkeria daukagula-eta, oinarrizko erabakietan (marko juridikoa aldatzearena, esaterako) kontsentsu handiagoa lortu beharko litzateke, eta, ahal izanez gero, transbertsala, gizartearen aniztasuna jasoko lukeena. Eta, noski, beti banandu behar dira bi kontuok: indarkeria eta normalizazioa; ezin batak bestea baldintzatu, ezta alderantziz ere.

Azkenik esango dizut, ez zarela "el rarito". Asko gara-eta zu bezalakoak.
Bueno Fermín, barkadazu gaizki esana eta kontuan hartu ondo esana. Jarraituko dugu.
Agur bero bat
Fabián Laespada

Fermin Arano dijo...

Kaixo Fabián:
Hasi aurretik blog honenganako erakusten duzun interesa eskertu nahi nizuke. Gustora jasotzen ditut gaizki eta ondo esan guztiak, hauxe baita modu honetako guneak sortzeko arrazoi nagusia.
Beharbada konturatuko zinen nik idatzitakoa irakurri ondoren, ez ditudala kalifikatiborik erabiltzen edo ahal den neurrian baztertu egiten ditudala nere idatzietan. Euskal politikan, bereiziki, kalifikatiboak sarritan oztopatzen dute arazoaren mamia eta nahasi egiten dute eztabaida.
ETAkideak eta inguruan aritu diren presoei “politiko” abizena jartzea, behar bada ez da zuzena. Ziurrenik “preso político” –aren esanahia beste bat da (bere ideiarengatik espetxeratua den pertsona, behar bada) eta garbi dago, kasu honetan ez direla ideiak epaitzen, ekintzak baizik. Hala ere, onartu beharrekoa da arazo politiko baten ondorioz sortu zela ETA bere garaian. Uste dut semantika arloan sartuko ginakela eta, egia esan, ez da nere espezialitatea. Edonola, ez nuke inongo arazorik kalifikatibo hau ere neure idatzietatik baztertzeko.

Bestetik, ez dut nik politika egin behar ez denik esaten. Batzuek ETA erabiltzen dute aitzakitzat politikari buruz ez hitzegiteko. Besteek berriz, arazo politikoa modu jakin batera konponduaz ETA desagertuko dela pensatzen dute. Zeuk esan duzu. Halaxe da.
Nik proposatzen dudana aurreakordio zabal bat da. Nolabait esanda, zein esparrutan jokatuko den partida zehazten duen akordio bat, diagnostiko amankomun bat eta irtenbidea lortzeko pausoak azaltzen dituen agiri bat. Gutxieneko akordio politiko zehatz bat. Politika beraz.
Akordio hori lortu ondoren politika eta jarrera aktiboak bultzatzea litzake helburua, hain zuzen, biolentzia deslegitimatuko dituen ekintza zehatzak bultzatuaz, akordioaren eta biolentzia ezaren pedagogi lan sakon bat eginaz, akordioaren onurak azalduaz, talde politiekoen arteko elkar konfidantza areagotuaz...
Nere uste apalean, politika.
Behar bada, badirudi nere planteamenduan ETAren eta bere inguruaren eskutan jartzen dutela irtenbiderako atearen giltza. Aldiz, hemendik irtetzeko konfidantza osoa euskal gizartean eta bere ordezkariengan jartzen dut.
ETAri merezi ez duen protagonismoa ematen ote diogun...behar bada. Baina euskal politikan eragin zuzena duela ezin da ukatu eta konponbiderako oztopo haundi bat dala ere ez. Eta gainera indarkeriaren arazoa “prepolitikoa” dela entzun izan dut, eta gustiz ados nago.

Berriz ere eskerrak zure interesarengatik eta blog honetako ateak zabalik dituzute zuen iritzia edo idatzi propioak aurkezteko.
Ondo izan.

Fermin Arano

Fermin Arano dijo...

Gaur bertan kendu dut "politiko" hitza preso hitzaren atzetik.